Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 3:23-35 Elizen Arteko Biblia (EAB)

23. Etorrarazi zituen Jesusek, eta parabola hauen bidez mintzatu zitzaien: «Nola dezake Satanasek Satanas bota?

24. Bere baitan zatiturik dagoen erreinuak ezin du iraun.

25. Bere baitan zatiturik dagoen familiak ezin du iraun.

26. Era berean Satanasek ere, bere buruaren aurka jaiki eta zatiturik badago, ezin du iraun; harenak egin du.

27. Ez daiteke inor indartsu baten etxera lapurretara joan, aldez aurretik hura lotzen ez badu; orduan bai, harrapa ditzake haren etxeko ondasunak.

28. Benetan diotsuet: Dena barkatuko die Jainkoak gizakiei, bekatuak eta egin litzaketen birao guztiak;

29. baina Espiritu Santuaren kontra birao egiten duenak ez du inoiz barkamenik izango: errudun izango da betiko».

30. Espiritu gaiztoa zeukala ziotenei erantzun zien hau.

31. Jesusen ama eta anai-arrebak iritsi ziren. Kanpoan gelditurik, deiarazi egin zuten.

32. Jende asko zegoen haren inguruan eserita, eta esan zioten:—Adizu, ama eta anai-arrebak kanpoan dituzu zeure bila.

33. Hark erantzun:—Nor dira nire ama eta nire anai-arrebak?

34. Eta, inguruan eserita zituenei begiratuz, esan zuen:—Hauek ditut nik ama eta anai-arreba.

35. Jainkoaren nahia egiten duena, horixe dut nik anaia, arreba eta ama.

Irakurri kapitulu osoa Markos 3