Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 14:2-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Baina hau zioten: «Ez gero jaiegunean, herrian iskanbilarik sor ez dadin».

3. Jesus Betanian zen, Simon legendunaren etxean. Mahaian zegoela, emakume bat etorri zen, hartzurizko ontzian nardozko ukendu garbi eta garestia zekarrela. Ontzia hautsi eta Jesusi burura isuri zion.

4. Batzuek, haserre, honela ziotsoten elkarri:—Zergatik horrela alferrik galdu ukendu hori?

5. Hirurehun denarioz goitik sal zitekeen eta dirua behartsuei eman.Eta marmarrean ari ziren emakumearen kontra.

6. Baina Jesusek esan zien:—Utzi bakean honi; zergatik gogaitarazten duzue? Egintza ona egin du nirekin.

7. Izan ere, behartsuak beti dituzue zeuen artean, eta nahi duzuenean egin diezaiekezue on. Baina ni ez nauzue betiko zuekin.

8. Ahal zuena egin du: nire gorputza ukenduz igurtzi du aldez aurretik hilobirako.

9. Benetan diotsuet: Mundu guztian barrena, berri ona hots egingo den edonon aipatuko dira emakume hau eta beronek egina.

10. Judas Iskariote, Hamabietako bat, apaizburuengana joan zen, Jesus beraiei eskuetara emateko asmotan.

Irakurri kapitulu osoa Markos 14