Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 14:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Handik bi egunera, Pazko-jaia eta Legamia gabeko Ogien Jaia ospatzen ziren. Apaizburu eta lege-maisuak Jesus maltzurkeriaz nola atxilotuko zebiltzan, hiltzeko.

2. Baina hau zioten: «Ez gero jaiegunean, herrian iskanbilarik sor ez dadin».

3. Jesus Betanian zen, Simon legendunaren etxean. Mahaian zegoela, emakume bat etorri zen, hartzurizko ontzian nardozko ukendu garbi eta garestia zekarrela. Ontzia hautsi eta Jesusi burura isuri zion.

4. Batzuek, haserre, honela ziotsoten elkarri:—Zergatik horrela alferrik galdu ukendu hori?

5. Hirurehun denarioz goitik sal zitekeen eta dirua behartsuei eman.Eta marmarrean ari ziren emakumearen kontra.

Irakurri kapitulu osoa Markos 14