Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 12:18-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

18. Ondoren, saduzear batzuk etorri zitzaizkion Jesusi. Hauek ez dute sinesten hildakoak pizten direnik. Eta honela galdegin zioten:

19. —Maisu, Moisesek idatzi zigun: Norbaiti anaia hiltzen bazaio, emaztea seme-alabarik gabe utziz, ezkon bedi alarguntsarekin, anaiari ondorengoa emateko.

20. Behin batean, baziren zazpi anaia. Zaharrena ezkondu eta seme-alabarik gabe hil zen.

21. Bigarrena alarguntsarekin ezkondu zen, eta seme-alabarik gabe hil zen hura ere. Berdin hirugarrena.

22. Horrela, ondorengorik gabe hil ziren zazpiak. Azkenik, hil zen emakumea ere.

23. Piztuerakoan, hildakoak piztuko omen direnean, noren emazte izango da, zazpiek izan baitzuten emazte?

24. Jesusek erantzun zien:—Ez ote zabiltzate oker, eta oker, hain zuzen, Liburu Santuetan esana eta Jainkoaren ahalmena ezagutzen ez dituzuelako?

Irakurri kapitulu osoa Markos 12