Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 7:4-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Joan ziren Jesusengana, eta arren eta arren eskatu zioten: «Merezi du zuk hori egitea,

5. maite baitu gure herria eta berak egin digu sinagoga ere».

6. Jesus beraiekin joan zen. Etxera hurbilduxea zela, lagun batzuk bidali zizkion ehuntariak esatera: «Ez hartu nekerik, Jauna, ni ez bainaiz inor zu nire etxean sartzeko.

7. Horregatik, ez naiz ausartu neu zuregana joaten; aski duzu hitz bat esatea nire morroia sendatzeko.

8. Neuk ere, menpekoa izanagatik, soldaduak ditut menpean, eta batari joateko agintzen badiot, joan egiten da, besteari etortzeko agindu eta etorri, morroiari zerbait egiteko esan eta hala egiten du».

Irakurri kapitulu osoa Lukas 7