Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 5:19-26 Elizen Arteko Biblia (EAB)

19. Jendetzagatik ez baitzuten nondik sartu aurkitzen, teilatura igo eta, teilak kendurik, ohatila eta guzti jaitsi zuten erdi-erdira, Jesusen aurrera.

20. Honek, lagun haien sinesmena ikusirik, esan zuen:—Gizona, barkatuak dituzu bekatuak.

21. Lege-maisuak eta fariseuak gogoetaka hasi ziren: «Nor da honela biraoka ari den hau? Nork barka ditzake bekatuak, Jainkoak bakarrik baizik?»

22. Baina Jesusek haien gogoetak igarri eta esan zien: «Zergatik dituzue horrelako gogoetak zeuen baitan?

23. Zer da errazago: “Barkatuak dituzu bekatuak” esatea ala “Jaiki eta zabiltza” esatea?

24. Orain ikusiko duzue, bada, Gizonaren Semeak baduela mundu honetan bekatuak barkatzeko ahalmena».Eta esan zion elbarriari:—Zuri diotsut: Jaiki, hartu ohatila eta zoaz etxera.

25. Une berean, elbarria, haien aurrean altxaturik, etzana zegoeneko ohatila hartu eta etxera joan zen Jainkoa goretsiz.

26. Harriturik gelditu ziren denak eta Jainkoa goresten zuten. Beldurraren beldurrez honela zioten: «Gauza apartak ikusi ditugu gaur».

Irakurri kapitulu osoa Lukas 5