Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 5:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Behin batean, jendea gainera zetorkion Jesusi, Jainkoaren mezua entzuteko; Jesus Genesaret aintzira-ertzean zegoen.

2. Eta bi ontzi ikusi zituen ur-bazterrean: arrantzaleak, ontzitik jaitsita, sareak garbitzen ari ziren.

3. Igo zen bietako batera, Simonenera, eta ontzia lehorretik pixka bat aldentzeko eskatu zion; gero, eseri eta jendeari irakasten ziharduen ontzitik.

4. Hitzaldia amaitu zuenean, Simoni esan zion:—Jo itsas zabalera eta bota sareak arrantzurako.

5. Simonek erantzun zion:—Maisu, gau guztian eginahalak egin eta ez dugu ezer harrapatu; baina, zuk diozunez gero, botako dut sarea.

6. Hala egin zuten eta, hainbesteko arrain-pila harrapatu zutenez, sareak puskatzeko zorian zeuden.

7. Beste ontziko lagunei keinu egin zieten laguntzera etortzeko; hurbildu ziren eta bi ontziak ia-ia hondoratzeraino bete zituzten.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 5