Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 4:33-38 Elizen Arteko Biblia (EAB)

33. Bazen sinagoga hartan espiritu gaiztoaren menpe zegoen gizon bat. Eta oihu bizian esan zuen:

34. —Utikan! Zer duk gurekin, Nazareteko Jesus? Gu hondatzera al hator? Bazekiat nor haizen: Jainkoaren Santua.

35. Jesusek gogor eraso zion:—Isil hadi eta irten horrengandik!Deabruak jendartean lurrera bota zuen gizona, baina batere kalterik egin gabe atera zen harengandik.

36. Harri eta zur gelditu ziren denak, eta elkarri esaten zioten:—Zer da hau? Espiritu gaiztoei nagusitasunez eta indarrez agintzen die, eta horiek atera egiten!

37. Haren entzutea herrialde hartako bazter guztietara zabaldu zen.

38. Jesus sinagogatik atera eta Simonen etxean sartu zen. Simonen amaginarreba sukar handiaz zegoen, eta haren alde zerbait egiteko eskatu zioten.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 4