Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 4:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jesus Espiritu Santuaz betea itzuli zen Jordandik. Espirituak eramanik, basamortuan barrena ibili zen

2. berrogei egunez, deabruak tentatzen zuela. Egun haietan ez zuen ezer jan, eta azkenean gosetu egin zen.

3. Deabruak esan zion, orduan:—Jainkoaren Semea zarenez, agindu harri honi ogi bihurtzeko.

4. Jesusek erantzun zion:—Liburu Santuan idatzia dago: Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi.

5. Ondoren, deabruak, toki garai batera eramanik, munduko erreinu guztiak erakutsi zizkion une batean

6. eta esan zion:—Hara, neureak ditut erreinu ahaltsu eta aberats guztiok eta nahi dudanari eman diezazkioket.

7. Beraz, adoratzen banauzu, zeuretzat izango dituzu.

8. Jesusek erantzun zion:—Idatzia dago: Adoratu Jauna, zeure Jainkoa, eta bera bakarrik gurtu.

9. Orduan, Jerusalemera eraman zuen deabruak eta, tenpluaren goreneko ertzera jasorik, esan zion:—Jainkoaren Semea zarenez, bota zeure burua hemendik behera,

10. idatzia baitago: Bere aingeruei aginduko die zu zaintzeko.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 4