Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 3:3-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Jordan inguru guztian barrena ibili zen Joan, bihozberritzeko eta bataiatzeko hots eginez, bekatuen barkamenerako.

4. Horrela, Isaias profetaren liburuan idatzirik dagoena gertatu zen: Ahots bat oihuka ari da basamortuan: Prestatu bidea Jaunari, zuzendu bidexkak hari.

5. Bete daitezela sakanak, beheratu mendi-muinoak; bihur bitez zelai eta lautada paraje latz eta malkarrak.

6. Orduan, gizaki guztiek ikusiko dute Jainkoak ematen duen salbamena.

7. Honela esaten zion Joanek bataiatzera zetorkion jendeari: «Sugekumeok! Nork esan dizue gainean duzuen haserre-zigorrari ihes egingo diozuela?

8. Ager ezazue zeuen egiteetan bihozberrituak zaudetela, eta ez hasi “Abrahamen ondorengo gara” esaten. Egia esan, honako harri hauetatik ere atera ditzake Jainkoak Abrahamen ondorengoak.

9. Gainera, prest dago aizkora zuhaitza hondotik jotzeko: fruitu onik ematen ez duen zuhaitz oro moztu eta sutara botako da».

10. Jendeak galdetzen zion Joani:—Zer egin behar dugu, bada?

11. Hark erantzuten zien:—Bi soineko dituenak eman diezaiola bat jantzirik ez duenari, eta jatekoa duenak ere bana dezala.

12. Joan ziren zergalari batzuk ere bataiatzera eta galdetu zioten:—Maisu, zer egin behar dugu?

13. Hark erantzun zien:—Ez kendu inori legezko dena baino gehiago.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 3