Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 24:41-53 Elizen Arteko Biblia (EAB)

41. Baina, oraindik pozaren pozez sinetsi ezinik eta guztiz harriturik zeudenez, Jesusek esan zien: «Ba al duzue hemen jatekorik?»

42. Arrain erre puska bat eskaini zioten.

43. Jesusek hartu eta beraien aurrean jan zuen.

44. Ondoren, esan zien: «Hauxe da, oraindik zuekin nengoela esan nizuena: Moisesen legean, profeten liburuetan eta salmoetan nitaz idatzitako guztia bete beharrekoa zela».

45. Orduan, adimena argitu zien, Liburu Santuak uler zitzaten.

46. Eta esan zien: «Idatzia zegoen Mesiasek sufritu egin behar zuela eta hirugarren egunean hildakoen artetik piztu,

47. eta, Jerusalemdik hasita, herri guztiei bihozberritzeko hots egin behar zaiela, bekatuak barka dakizkien.

48. Zuek zarete honen guztiaren lekuko.

49. Eta nik, neure Aitak agindutako dohaina, Espiritu Santua, bidaliko dizuet. Zuek egon hemen, hirian, Jainkoarengandiko indarraz jantzi zaitezten arte».

50. Ondoren, Betania aldera atera zituen Jesusek ikasleak, eta, eskuak altxaturik, bedeinkatu egin zituen.

51. Bedeinkatzen zituen bitartean, haiengandik aldendu egin zen, eta zerura eraman zuten.

52. Haiek, Jesus ahuspez gurtu ondoren, Jerusalemera itzuli ziren poz-pozik.

53. Eta etengabe tenpluan egon ohi ziren Jainkoa goresten.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 24