Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 24:36-46 Elizen Arteko Biblia (EAB)

36. Hamaikak eta lagunak horretaz mintzo zirela, Jesus agertu zitzaien erdian eta esan zien: «Bakea zuei».

37. Beldur-ikaraz beterik, mamua ikusten zutela uste zuten.

38. Baina Jesusek esan zien: «Zergatik izutzen zarete? Zergatik sortzen zaizkizue zalantza horiek barruan?

39. Ikusi nire esku-oinak, neu naiz. Uki nazazue eta begira: mamuak ez du hezur-haragirik, eta nik bai, ikusten duzuenez».

40. Hau esatean, esku-oinak erakutsi zizkien.

41. Baina, oraindik pozaren pozez sinetsi ezinik eta guztiz harriturik zeudenez, Jesusek esan zien: «Ba al duzue hemen jatekorik?»

42. Arrain erre puska bat eskaini zioten.

43. Jesusek hartu eta beraien aurrean jan zuen.

44. Ondoren, esan zien: «Hauxe da, oraindik zuekin nengoela esan nizuena: Moisesen legean, profeten liburuetan eta salmoetan nitaz idatzitako guztia bete beharrekoa zela».

45. Orduan, adimena argitu zien, Liburu Santuak uler zitzaten.

46. Eta esan zien: «Idatzia zegoen Mesiasek sufritu egin behar zuela eta hirugarren egunean hildakoen artetik piztu,

Irakurri kapitulu osoa Lukas 24