Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 24:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Baina asteko lehen egunean, goizean goiz joan ziren emakumeak hilobira, prestaturiko ukenduak berekin zituztela.

2. Hilobi-sarrerako harria biratua aurkitu zuten.

3. Sartu ziren, baina ez zuten Jesus Jaunaren gorpua aurkitu.

4. Zer pentsa ez zekitela zeuden, eta, hartan, bi gizaseme agertu zitzaizkien jantzi distiratsuz.

5. Emakumeak ahuspez lurrera erori ziren ikaraz. Baina gizaseme haiek esan zieten: «Zergatik zabiltzate hildakoen artean, bizi denaren bila?

6. Ez dago hemen, piztua da. Gogora ezazue zer esan zizuen oraindik Galilean zegoela:

7. alegia, Gizonaren Semea bekatarien eskuetara eman behar zutela eta gurutziltzatu, eta hirugarren egunean piztu egin behar zuela».

8. Oroitu ziren haiek Jesusen hitzez,

9. eta, hilobitik itzulirik, gertatutako guztiaren berri eman zieten Hamaikei eta gainerako ikasleei.

10. Magdalako Maria, Joana eta Maria Santiagorena ziren emakumeok; hauekin batera joandako beste emakumeek ere gauza bera esaten zieten apostoluei.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 24