Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 22:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hurbil zen Legamia gabeko Ogien Jaia, Pazko-jaia ere deitua.

2. Apaizburu eta lege-maisuak Jesus nola hilko zebiltzan, baina herriaren beldur ziren.

3. Orduan, Satanas sartu zen Hamabien taldeko Judasengan, Iskariote deituarengan.

4. Judas apaizburu eta tenpluko guardiaburuengana joan zen, haien eskuetara Jesus nola eman hitz egitera.

5. Poztu egin ziren haiek, eta Judasi dirua ematea erabaki zuten.

6. Honek onartu egin zuen, eta jendeak jakin gabe Jesus haien eskuetara emateko egokiera bila hasi zen.

7. Iritsi zen Legamia gabeko Ogien Jaieguna, Pazko-bildotsa hil behar zeneko eguna.

8. Orduan, Pedro eta Joan bidali zituen Jesusek, esanez:—Zoazte guretzat Pazko-afaria prestatzera.

9. Haiek galdetu zioten:—Non prestatu behar dugu?

Irakurri kapitulu osoa Lukas 22