Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 2:45-51 Elizen Arteko Biblia (EAB)

45. Eta, aurkitzen ez zutelarik, Jerusalemera itzuli ziren bila.

46. Hiru egunen buruan, tenpluan aurkitu zuten, lege-maisuen erdian eseria, entzun eta galde;

47. entzuten zioten guztiak txunditurik zeuden erantzunetan azaltzen zuen argitasunagatik.

48. Ikusi zutenean, harrituta gelditu ziren gurasoak, eta amak esan zion:—Seme, zergatik egin diguzu hori? Ikusi zein larri genbiltzan aita eta biok zure bila!

49. Hark erantzun zien:—Zergatik zenbiltzaten nire bila? Ez al zenekiten nik neure Aitaren gauzetan jardun behar dudala?

50. Baina haiek ez zuten ulertu zer esan nahi zuen.

51. Jesus beraiekin Nazaretera jaitsi eta beraien menpe bizi izan zen. Amak gogoan hartzen zituen gertakari guztiok.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 2