Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 2:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Garai hartan, mundu guztiaren errolda egiteko agindu zuen Augusto enperadoreak.

2. Lehen erroldatze hau Siriako gobernari Kirino zela egin zen.

3. Beraz, erroldatzera joan ziren denak, nor bere herrira.

4. Jose ere, Daviden familia eta jatorrikoa baitzen, Galileako Nazaret herritik Judeako Belen zeritzan Daviden herrira igo zen

5. bere emazte Mariarekin, erroldatzera. Maria haurdun zegoen.

6. Belenen zeudela, haurra izateko egunak bete zitzaizkion, eta

7. lehen-semea izan zuen; oihaletan bildu eta abere-aska batean ezarri zuen, ez baitzen ostatuan haientzat tokirik.

8. Baziren inguru hartan artzain batzuk, gauez kanpoan artaldea txandaka zaintzen.

9. Jaunaren aingerua aurkeztu zitzaien eta Jaunaren aintzak argiz inguratu zituen; haiek beldur-ikaraz gelditu ziren,

10. eta aingeruak esan zien: «Ez beldurtu! Hara, berri on pozgarria dakarkizuet, bai zuentzat, bai herri osoarentzat ere:

Irakurri kapitulu osoa Lukas 2