41. —Zer nahi duzu niregandik?Hark erantzun:—Berriro ikustea, Jauna!
42. Jesusek esan zion:—Ikusi, bada; zeure sinesmenak sendatu zaitu.
43. Bat-batean, ikusmena etorri zitzaion berriro, eta Jesusen ondoren zihoan, Jainkoa goretsiz. Eta herri osoak, gertatua ikusirik, Jainkoa goratu zuen.