Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 15:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Zergalari eta bekatari guztiak Jesusengana bildu ohi ziren hari entzutera,

2. eta fariseuak eta lege-maisuak marmarrean ari ziren esanez: «Horrek harrera ona egiten die bekatariei, baita beraiekin jan ere!»

3. Jesusek parabola hau esan zien:

4. «Zuetako nor, ehun ardi izan eta bat galtzen bazaio, ez da, beste laurogeita hemeretziak larrean utzirik, galduaren bila joaten aurkitu arte?

5. Eta aurkitzen duenean, lepoan hartzen du poz-pozik

6. eta, etxeratzean, adiskideak eta auzokoak bildu eta esaten die: “Egin festa nirekin, aurkitu baitut galdutako ardia!”

7. Egia esan, Jainkoak ere poz handiagoa hartzen du bihozberritzen den bekatari batengatik, bihozberritu beharrik ez duten laurogeita hemeretzi zintzoengatik baino.

8. «Edota zein emakumek, zilarrezko hamar txanpon izan eta bat galtzen bazaio, ez du, kriseilua pizturik, etxea garbitu eta galdu zaion txanpona ardura guztiaz bilatzen aurkitu arte?

9. Eta, aurkitzean, adiskideak eta auzokoak bildu eta esaten die: “Egin festa nirekin, aurkitu baitut galdua nuen txanpona!”

Irakurri kapitulu osoa Lukas 15