Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 13:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Une hartan, batzuek Jesusengana joan eta zenbait galilearri gertatua kontatu zioten: nola Pilatok hil zituen, eskaintzen ari ziren abereen odolarekin beraien odola nahastuz.

2. Jesusek erantzun zien: «Galilear horiek gainerakoak baino bekatariago zirela uste al duzue, heriotza hori izan zutelako?

3. Ez horixe! Eta zuek ere, bihozberritzen ez bazarete, berdin hilko zarete denok.

4. «Eta Siloeko dorreak azpian harrapaturik hil ziren hemezortzi haiek, gainerako jerusalemdarrak baino bekatariago zirela uste al duzue?

5. Ez horixe! Eta zuek ere, bihozberritzen ez bazarete, denok hilko zarete».

6. Gero, parabola hau esan zien Jesusek: «Gizon batek pikondo bat zuen bere mahastian aldatua. Joan zen piku bila eta ez zuen aurkitu.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 13