Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 12:8-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. «Egia esan, jendaurrean aitortzen nauena aitortuko du Gizonaren Semeak ere Jainkoaren aingeruen aurrean;

9. baina jendaurrean ukatzen nauena ukatu egingo dute Jainkoaren aingeruen aurrean.

10. Gizonaren Semearen kontra zerbait esaten duenari barkatuko dio Jainkoak; baina Espiritu Santuaren kontra birao egiten duenari, ez dio barkatuko.

11. «Sinagogetara eta buruzagien eta agintarien aurrera eramango zaituztetenean, ez egon kezkatan nola egin edo zer esan zeuen alde,

12. Espiritu Santuak adieraziko baitizue une hartan bertan zer esan behar duzuen».

13. Behin batean, jendarteko batek esan zion Jesusi:—Maisu, esaiozu nire anaiari senipartea nirekin erdibanatzeko.

14. Jesusek erantzun zion:—Gizon, nork egin nau ni zuen artean epaile edo ondasun-banatzaile?

15. Orduan, guztiei esan zien:—Kontuz! Gorde diru-gosetik, ondasunek ez baitiote inori bizia segurtatzen, ugari izanda ere.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 12