Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 12:48-59 Elizen Arteko Biblia (EAB)

48. nagusiaren gogoa zein den jakin gabe, zigorra merezi duen zerbait egiten duenak, berriz, biguna. Asko eman zitzaionari, asko eskatuko zaio; askoren kargua eman zitzaionari, are kontu handiagoa eskatuko.

49. «Lurrean sua jartzera etorri naiz, eta nahiago nuke dagoeneko piztua balego!

50. Heriotza-uretan murgildu behar dut, eta hau nire larria hori bete arte!

51. «Munduari bakea ematera etorria naizela uste al duzue? Egia esan, bakea ez, banaketa baizik.

52. Zeren hemendik aurrera, etxe bateko bost senideak elkarrekin banaturik egongo baitira: hiru biren kontra eta bi hiruren kontra;

53. aita semearen aurka eta semea aitaren aurka, ama alabaren kontra eta alaba amaren kontra, amaginarreba errainaren kontra eta erraina amaginarrebaren kontra».

54. Jesusek hau ere esan zion jendeari: «Sartaldean lainoa ikusi orduko, “Euria dator” esaten duzue, eta hala gertatzen da.

55. Hego-haizea denean, berriz, “Sargoria dugu” esaten duzue, eta hala gertatzen da.

56. Itxurazaleok! Badakizue zeru-lurren itxurari antzematen, eta nola ez diozue antzematen garai honi?

57. «Zergatik ez duzue zeuen kabuz zuzen dena erabakitzen?

58. Esate baterako, etsaiarekin auzitegira zoazela, saia zaitez bidean harekin konponbidea aurkitzen; bestela, epaileagana eramango zaitu eta epaileak ertzainaren eskuetan jarriko eta ertzainak kartzelara botako.

59. Egia esan, ez zara handik aterako azken semeikoa ordaindu arte».

Irakurri kapitulu osoa Lukas 12