Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 12:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Bitartean, milaka eta milaka lagun bildua zen, elkar zapaldu beharrean. Jesus hizketan hasi zitzaien, lehenik ikasleei zuzenduz: «Ibili kontuz fariseuen legamiarekin, hau da, itxurazalekeriarekin.

2. Ez dago ezer gordeta agertuko ez denik, ezta ere ezer ezkutuan jakingo ez denik.

3. Zeren gau-ilunez esan duzuena egun-argiz entzungo baita, eta etxe-zokoan belarrira esan duzuena etxe gainetik hots egingo.

4. «Entzun zuek, nire adiskideok. Ez izan beldurrik gorputza hil bai, baina hortik aurrera ezer egiterik ez dutenei.

5. Esango dizuet nori izan beldur: Izan beldur hiltzeko eta ondoren infernura jaurtitzeko ahalmena duenari. Bai, izan beldur horri!

6. Ez ote dira bost txori bi sosetan saltzen? Alabaina, haietako bat bakarra ere ez dauka Jainkoak ahazturik.

7. Zuen buruko ileak ere denak zenbatuak dauzka Jainkoak. Ez izan beldur: txori guztiek baino gehiago balio duzue.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 12