Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 11:21-29 Elizen Arteko Biblia (EAB)

21. «Gizon indartsu batek, armaturik, bere jauregia zaintzen duen bitartean, seguru dauzka bere ondasunak.

22. Baina indartsuago batek eraso eta menderatzen badu, segurantza ematen zioten armak kendu eta hari harrapatutako gauzak banatu egingo ditu.

23. «Nire alde ez dagoena nire kontra dago, eta nirekin biltzen ez duena sakabanatzen ari da.

24. «Espiritu gaiztoa, norbaitengandik irten ondoren, leku idorretan barrena ibili ohi da atseden bila; baina, aurkitzen ez duelarik, bere buruari esaten dio: “Noan berriro, atera nintzeneko neure etxera”.

25. Iristean, etxea garbitua eta apaindua aurkitzen du.

26. Orduan, joan eta beste zazpi espiritu hartzen ditu, bera baino gaiztoagoak, eta gizakiagan sartu eta bertan jartzen da bizitzen; horrela, pertsona horren azken egoera lehengoa baino okerragoa gertatzen da».

27. Jesusek gauza hauek esaten ziharduela, emakume batek jendartetik deiadarka esan zion:—Zorionekoa sabelean eraman zintuen eta bularra eman zizun emakumea!

28. Baina Jesusek esan zuen:—Hobeki esan, zorionekoak Jainkoaren hitza entzun eta betetzen dutenak!

29. Jende asko biltzen ari zitzaiola, Jesus honela hasi zitzaien: «Gizaldi hau gaiztoa da; mirarizko seinale eske ari da, baina ez zaio seinalerik emango, Jonas profetarena baizik.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 11