Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 11:1-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Behin batean, Jesus otoitzean ari zen toki batean; amaitu zuenean, bere ikasleetako batek esan zion: «Jauna, irakats iezaguzu otoitz egiten, Joanek bere ikasleei irakatsi zien bezala».

2. Jesusek esan zien: «Otoitz egitean, esazue:«Aita,agertu santu zeure izena,etorrarazi zeure erregetza;

3. emaguzu egunean eguneko ogia,

4. eta barkatu gure bekatuak,guk ere zor diguten guztieibarkatzen baitiegu,eta ez utzi gu tentaldian erortzen».

5. Gero, esan zien: «Eman dezagun zuetako batek adiskide bat duela eta gauerdian datorkiola, esanez: “Adiskidea, emazkidak hiru ogi, bihurtuko ditiat eta;

6. lagun bat etorri zaidak bidaian eta ez zeukaat ezer eskaintzeko”.

7. Eman dezagun besteak barrutik erantzuten diola: “Utz nazak bakean, atea itxia zegok eta haurrak eta neu oheratuak; ezin naitekek ematera jaiki”.

8. Hona nik esan: Adiskidea duelako ez bada ere, aspergarri izan ez dakion behintzat, jaiki eta eman egingo dio behar duena.

9. «Hauxe esaten dizuet, beraz: Eskatu, eta emango dizue Jainkoak; bilatu, eta aurkituko duzue; jo atea, eta zabalduko zaizue.

10. Zeren eskatzen duenak hartu egiten baitu, bilatzen duenak aurkitu, eta atea jotzen duenari zabaldu egiten baitzaio.

11. «Ba ote da zuen artean aitarik, semeak arraina eskatu eta arrainaren ordez sugea emango dionik?

12. Edo arrautza eskatu eta eskorpioia emango dionik?

13. Beraz, zuek, gaiztoak izanik, seme-alabei gauza onak ematen baldin badakizue, zenbatez areago ez die zeruko zuen Aitak Espiritu Santua emango eskatzen diotenei?»

14. Behin batean, gizon bat mututurik zeukan deabrua botatzen ari zen Jesus. Deabrua ateratzean, mutua hizketan hasi zen, eta jendea harriturik gelditu zen.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 11