Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 10:37-42 Elizen Arteko Biblia (EAB)

37. Lege-maisuak erantzun zion:—Hartaz errukitu zenak.Jesusek esan zion, orduan:—Zoaz eta egin zuk ere beste horrenbeste.

38. Bidean zihoazela, Jesus herrixka batean sartu zen, eta Marta zeritzan emakume batek etxean hartu zuen.

39. Bazuen honek Maria izeneko ahizpa bat, eta hau, Jaunaren oinetan jarrita, honen hitza entzuten zegoen.

40. Marta, berriz, lanpetua zebilen etxeko zereginetan. Orduan, Jesusengana joan eta esan zion:—Jauna, ongi ikusten al duzu nire ahizpak etxeko lan guztiak nire gain uztea? Esaiozu laguntzeko.

41. Jaunak, ordea, erantzun zion:—Marta, Marta, gauza askorengatik zabiltza kezkaz eta larri;

42. baina bat bakarra da beharrezko. Alderik onena aukeratu du Mariak, eta ez dio inork kenduko.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 10