Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 10:33-36 Elizen Arteko Biblia (EAB)

33. Baina bidaian zen samariar bat bertara iritsi eta, hura ikustean, errukitu egin zitzaion.

34. Hurbildu eta zauriak lotu zizkion, olioz eta ardoz igurtzi ondoren; gero, bere asto gainean ezarri, ostatura eraman eta bere ardurapean hartu zuen.

35. Biharamunean, zilarrezko bi txanpon atera eta ostalariari eman zizkion, esanez: «Zain ezazu eta, gehiago gastatzen baduzu, hurrena natorrenean ordainduko dizut».

36. Zure ustez, hirurotan zeinek jokatu zuen lagun hurko bezala lapurren esku eroritako gizonarekin?

Irakurri kapitulu osoa Lukas 10