Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 1:39-43 Elizen Arteko Biblia (EAB)

39. Handik egun batzuetara, Maria etxetik atera eta Judeako mendialdeko hiri batera joan zen arin-arin,

40. eta, Zakariasen etxean sarturik, Elisabeti agur egin zion.

41. Mariaren agurra entzun bezain laster, Elisabeti punpaka hasi zitzaion haurra sabelean. Une berean, Espiritu Santuaz beterik gelditu zen Elisabet,

42. eta goraki esan zuen: «Bedeinkatua zu emakume guztien artean eta bedeinkatua zure sabeleko fruitua!

43. Nor naiz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etortzeko?

Irakurri kapitulu osoa Lukas 1