Itun Zaharra

Itun Berria

Lukas 1:23-30 Elizen Arteko Biblia (EAB)

23. Tenpluko bere zerbitzu-egunak amaitu zituenean, etxera itzuli zen.

24. Handik laster, Elisabet emaztea haurdun gelditu zen, eta bost hilabetez etxetik atera gabe egon zen. Hau zioen:

25. «Hara zer egin nahi izan duen Jaunak nire alde, jendearen aurrean nuen lotsa kentzeko».

26. Handik sei hilabetera, Jainkoak Gabriel aingerua bidali zuen Nazaret zeritzan Galileako herri batera,

27. birjina batengana; birjinak Maria zuen izena, eta Jose zeritzan Daviden jatorriko gizon batekin ezkontzeko hitzemana zegoen.

28. Aingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion:—Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin.

29. Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek zer esan nahi ote zuen galdetzen zion bere buruari.

30. Aingeruak esan zion:—Ez beldurtu, Maria! Jainkoak gogoko zaitu.

Irakurri kapitulu osoa Lukas 1