Itun Zaharra

Itun Berria

Kolosarrei 4:5-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Joka ezazue zuhur kristau ez direnekin, une egokiez baliatuz.

6. Zuen hizketa izan dadila beti atsegina eta gatzduna, bakoitzari dagokion eran erantzuten jakinez.

7. Tikiko anaia maiteak, zerbitzari leial eta Jaunaren zerbitzuan lankide dudanak, emango dizue nire gorabeheren berri.

8. Horretarakoxe bidaltzen dizuet, nire berri eman diezazuen eta adorez bete zaitzaten.

9. Berarekin batera, zeuen herritar Onesimo anaia leial eta maitea bidaltzen dizuet. Hauek emango dizuete hemen gertatzen den guztiaren berri.

10. Goraintziak ene kartzela-lagun Aristarko eta Bernaberen lehengusu Markosen izenean (hau zuek ikustera joango balitz, har ezazue ongi, agindua dizuedanez).

11. Goraintziak Justo deritzan Jesusen izenean ere. Judu-jatorrikoetatik hauek dira Jainkoaren erregetza zabaltzen nirekin lanean ari diren bakarrak, eta oso kontsolagarri gertatu zaizkit.

Irakurri kapitulu osoa Kolosarrei 4