Itun Zaharra

Itun Berria

Kolosarrei 4:10-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Goraintziak ene kartzela-lagun Aristarko eta Bernaberen lehengusu Markosen izenean (hau zuek ikustera joango balitz, har ezazue ongi, agindua dizuedanez).

11. Goraintziak Justo deritzan Jesusen izenean ere. Judu-jatorrikoetatik hauek dira Jainkoaren erregetza zabaltzen nirekin lanean ari diren bakarrak, eta oso kontsolagarri gertatu zaizkit.

12. Herritar duzuen Epafrasek ere, Kristo Jesusen zerbitzariak, agur egiten dizue; zuen alde eginahalean otoitzean dihardu beti, tinko iraun dezazuen, Jainkoaren nahia betetzera erabat emanak.

13. Neu nauzue testigu zenbat neke hartzen duen zuengatik, baita Laodizea eta Hierapoliskoengatik ere.

14. Goraintziak Lukas sendagile maitearen eta Demasen izenean.

15. Agur itzazue Laodizeako senideak, Ninfa eta honen etxean biltzen den eliz elkartea.

Irakurri kapitulu osoa Kolosarrei 4