Itun Zaharra

Itun Berria

Kolosarrei 4:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Nagusiok, eman zeuen esklaboei zuzen eta bidezko dena, jakinik zuek ere baduzuela zeruan nagusia.

2. Izan iraupentsu otoitzean, beti erne Jainkoari eskerrak emanez.

3. Egin otoitz gure alde ere, Jainkoak mezua hots egiteko eta Kristoren misterioa adierazteko aukera eman diezagun, misterio horrengatik bainago kartzelan.

4. Egin otoitz misterioa behar bezalako hitzez adierazi ahal izan dezadan.

5. Joka ezazue zuhur kristau ez direnekin, une egokiez baliatuz.

6. Zuen hizketa izan dadila beti atsegina eta gatzduna, bakoitzari dagokion eran erantzuten jakinez.

7. Tikiko anaia maiteak, zerbitzari leial eta Jaunaren zerbitzuan lankide dudanak, emango dizue nire gorabeheren berri.

8. Horretarakoxe bidaltzen dizuet, nire berri eman diezazuen eta adorez bete zaitzaten.

Irakurri kapitulu osoa Kolosarrei 4