Itun Zaharra

Itun Berria

Kolosarrei 3:3-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. hilik baitzaudete, eta egiazko zuen bizia Kristorekin dago Jainkoarengan gordea.

4. Kristo, zuen bizia, agertuko denean, orduan harekin aintzatsu agertuko zarete zuek ere.

5. Hilaraz itzazue, beraz, zeuen baitan mundu honen araberako jarrerak: lizunkeria, zikinkeria, irrits eta grina txarrak eta idolatria den diru-gosea.

6. Honelako gauzek pizten dute Jainkoaren haserrea errebeldeen gain.

7. Zuek ere, garai batean, ibiliak zarete horrela, halakoetan bizi zinetenean.

8. Orain, ordea, bazter itzazue horiek guztiak, hau da, haserrea, gorrotoa, gaiztakeria, irainak eta hizkera gordina.

Irakurri kapitulu osoa Kolosarrei 3