Itun Zaharra

Itun Berria

Kolosarrei 2:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jakin behar duzue nolako borroka gogorrean ari naizen ni zuen alde, Laodizeakoen alde eta ni neu ikusi ez nauten beste senide guztien alde.

2. Haiek adorez bete daitezen ari naiz horrela eta, maitasunean bat eginik, Jainkoaren asmo ezkutua den Kristo bere aberastasun osoan ulertzera eta sakon ezagutzera hel daitezen.

3. Beronengan daude gordeak jakinduriaren eta ezagueraren ondasun guztiak.

4. Arrazoi maltzurrez inork engaina ez zaitzaten diotsuet hau.

5. Gorputzez zuengandik urruti egonik ere, espirituz zeuekin naukazue, pozik, Kristorengan zein egoki eta sendo sinesten duzuen ikustean.

6. Beraz, Kristo Jesus Jauna onartu duzuenez gero, jarraitu berari dagokionez bizitzen.

7. Harengan errotuak eta oinarrituak, iraun sendo sinesmenean, irakatsi zaizuen bezala, eta eman eskerrak etengabe.

8. Begira, gero, inork pentsaera eta argudio hutsalez engaina ez zaitzaten; horiek giza pentsamoldearen ondorio dira eta munduan agintzen duten indarretan oinarrituak daude, eta ez Kristorengan.

9. Jainkoaren izaera Kristo gizon eginarengan dago bete-betean;

Irakurri kapitulu osoa Kolosarrei 2