Itun Zaharra

Itun Berria

Kolosarrei 1:10-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Horrela, Jaunari zor zaion bezala biziko zarete, atsegin duen guztia eginez, era guztietako egintza onen fruitua emanez eta Jainkoa gero eta sakonago ezagutuz.

11. Jainkoaren ahalmen aintzatsuak indar zaitzatela, dena jasateko eroapena eta pazientzia izan ditzazuen,

12. eta, bozkarioz beterik, eskerrak eman diezazkiozuen Aitari, argiaren erreinuan bere herri santuarentzat prestaturik dituen ondasunetan parte izateko gai egin zaituztenari.

13. Berak atera gaitu ilunpearen menpetik eta bere Seme maitearen erreinura aldatu;

14. honengan dugu askapena, bekatuen barkamena.

15. Jainko ikusezinaren irudi da Kristo,izaki guztietan lehen-sortua.

16. Beraren bidez sortu zituen Jainkoakzeru-lurretan diren gauza guztiak,ageri direnak eta ez direnak:munduan agintzen duten ahalmen,nagusi, aginte eta botereak.Kristo da sortua izan den guztiareneredu eta helburu.

17. Gauza guztiak baino lehenagoda bera, eta berari eskerdiraute elkarloturik.

18. Kristo da gorputzaren burua,Elizarena alegia.Bera da hasiera,hildakoen artetik lehen piztua,eta gauza guztietanlehentasuna dagokio;

19. Jainkoak nahi izan baitubere izaeraren beteaKristorengan egotea,

20. eta honen bitartez gauza guztiakberekin adiskidetzea,bai zerukoak eta bai lurrekoak,berak gurutzean isuritako odolazbakea ekarriz.

21. Zuek ere, garai batean, Jainkoarengandik urruti zeundeten eta haren etsai zineten zeuen egintza txarrengatik.

22. Baina orain berekin adiskidetu egin zaituzte Jainkoak, Kristok bere gorputz hilkorrean jasandako heriotzari esker, beraren aurrean santu, errugabe eta akats gabe ager zaitezten.

23. Horretarako, ordea, sinesmenean sendo oinarriturik, entzun duzuen berri onari esker duzuen itxaropenean ongi finkatuak iraun behar duzue. Berri on hori zerupeko izaki guztiei hots egin zaie, eta ni, Paulo, berri on horren zerbitzari egin nau Jainkoak.

24. Pozik nago orain, zuen alde jasaten ditudan sufrimenduengatik. Horrela, gorputzean jasaten ari naizen atsekabeak Kristoren atsekabeei eransten dizkiet haren gorputza den Elizaren alde.

Irakurri kapitulu osoa Kolosarrei 1