Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 9:32-41 Elizen Arteko Biblia (EAB)

32. Egundaino ez dugu entzun itsu jaiotako bati inork begiak ireki dizkionik.

33. Gizon horrek, Jainkoarengandik ez baletor, ezin izango luke ezer ere egin.

34. Haiek erantzun zioten:—Goitik beheraino bekatari jaio zinen, eta zu guri irakatsi nahian?Eta elkartetik kanpora bota zuten.

35. Jakin zuen Jesusek sendatutako itsua elkartetik kanpora bota zutela eta, harekin topo egitean, galdetu zion:—Sinesten duzu Gizonaren Semearengan?

36. Hark erantzun:—Esadazu nor den, Jauna, sinets dezadan.

37. Jesusek esan zion:—Ikusi duzu. Zurekin ari dena bera da.

38. Orduan, Jesusen aurrean ahuspeztu eta esan zion:—Sinesten dut, Jauna.

39. Ondoren, esan zuen Jesusek:—Mundu hau auzitan jartzera etorri naiz ni. Ondorioz, ikusten ez dutenek ikusi egingo dute, eta ikusten omen dutenak itsu bihurtuko.

40. Jesusekin zeuden fariseuetako batzuek, hori entzunik, esan zioten:—Gu ere itsu ote gara?

41. Jesusek erantzun zien:—Itsu bazinete, ez zenukete bekaturik izango; baina ikusten duzuela diozuenez, zeuen bekatuzko egoeran irauten duzue.

Irakurri kapitulu osoa Joan 9