Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 9:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Bidez zihoala, jaiotzatik itsua zen gizon bat ikusi zuen Jesusek.

2. Eta ikasleek galdegin zioten:—Maisu, zeinek egin zuen bekatu hau itsu jaiotzeko, beronek ala beronen gurasoek?

3. Jesusek erantzun zien:—Ez beronek, ez beronen gurasoek, ez zuten bekatu egin, baizik eta Jainkoaren egintzak honengan ager daitezen jaio zen itsu.

4. Egun-argi den bitartean, bidali nauenaren egintzak bete behar ditut; badator gaua, eta orduan ezin izango du inork lanik egin.

5. Munduan naizen bitartean, munduaren argia naiz.

6. Hau esanik, lurrera listua bota, listuaz lohia egin eta lohiaz itsuari begiak igurtzi zizkion.

7. Gero, esan zion:—Zoaz garbitzera Siloeko ur-putzura (Siloek «Bidalia» esan nahi du).Joan zen, bada, garbitu eta ikusten zuela itzuli zen.

Irakurri kapitulu osoa Joan 9