Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 8:48-57 Elizen Arteko Biblia (EAB)

48. Orduan, judu haiek erantzun zioten:—Ez al dugu arrazoi samariarra zarela eta deabruaren menpe zaudela esatean?

49. Jesusek erantzun zien:—Ni ez nago deabruaren menpe; nik neure Aita ohoratzen dut, eta zuek ni desohoratzen;

50. baina ni ez naiz neure ohoreaz arduratzen; beste bat arduratzen da horretaz, eta hark du epaitzeko ahalmena.

51. Bene-benetan diotsuet: Nire mezua onartzen duenak ez du inoiz heriotzarik ikusiko.

52. Entzuleek esan zioten:—Oraintxe bai dakigula deabruaren menpe zaudela. Abraham hil egin zen eta profetak ere bai; eta zuk diozu: «Nire mezua onartzen duenak ez du inoiz heriotzarik jasango».

53. Gure aita Abraham baino handiagoa al zara, bada, zu? Hura hil egin zen eta profetak ere bai; nor zarelakoan zaude?

54. Jesusek erantzun zuen:—Neure burua neuk ohoratzen badut, nire ohore horrek ez du ezer ere balio; baina ni Aitak ohoratzen nau, zeuen Jainkoa omen duzuenak.

55. Zuek, ordea, ez duzue ezagutzen; nik, bai, ezagutzen dut, eta ez dudala ezagutzen esango banu, gezurti nintzateke zuek bezalaxe; baina ezagutzen dut, baita onartzen ere haren mezua.

56. Zuen aita Abraham pozik zen nire eguna ikusiko zuen itxaropenez; ikusi zuen, eta poztu egin zen.

57. Orduan, esan zioten entzuleek:—Ez dituzu oraindik berrogeita hamar urte, eta Abraham ikusi duzula?

Irakurri kapitulu osoa Joan 8