Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 8:15-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Zuek giza erara duzue epaitzen; nik ez dut inor epaitzen.

16. Eta epaituko banu ere, nire epaia baliozkoa litzateke, ez baitut nik bakarrik epaitzen, bidali nauen Aitak eta biok baizik.

17. Eta zuen legean dago idatzia, bi lagunen testigantza baliozkoa dela.

18. Honela bada, nik neure buruaren alde egiten dut testigantza, baina bidali nauen Aitak ere nire alde egiten du testigantza.

19. Orduan, haiek galdetu zioten:—Non da zure Aita?Jesusek erantzun zien:—Ez dakizue ezer, ez nitaz, ez nire Aitaz; ni ezagutuko baninduzue, nire Aita ere ezagutuko zenukete.

20. Adierazpen hauek tenpluan irakasten ari zela egin zituen Jesusek dirutegi ondoan. Halere, ez zion inork eskurik bota, ez baitzen artean iritsia haren ordua.

21. Berriro esan zien Jesusek:—Ni banoa, eta zuek nire bila ibiliko zarete, baina zeuen bekatuan hilko zarete. Ni noan tokira zuek ezin zarete joan.

22. Orduan, entzuleek:—Bere burua hil behar ote du? Horregatik esaten ote du «Ni noan tokira zuek ezin zarete joan»?

23. Jesusek jarraitu zuen:—Zuek behekoak zarete, ni goikoa naiz; zuek mundu honetakoak zarete, ni ez naiz mundu honetakoa.

Irakurri kapitulu osoa Joan 8