Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 8:1-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jesus Oliamendira joan zen.

2. Biharamunean, egunsentian, tenplura itzuli zen, eta herri guztia etorri zitzaion. Jesus, eseririk, irakasten hasi zen.

3. Orduan, lege-maisu eta fariseuek emakume bat, adulterioan harrapatua, ekarri zioten. Erdi-erdian ipiniz,

4. esan zioten Jesusi:—Maisu, emakume hau adulterioan ari zela harrapatu dute.

5. Moisesek legean honelakoak harrika hiltzeko agindu zigun; zuk zer diozu?

6. Galdera azpikeriaz egin zioten, hura salatzeko aitzakiaren baten bila baitzebiltzan. Jesus, alabaina, makurturik, atzamarrez lurrean idazten hasi zen.

7. Haiek, ordea, galde eta galde ari baitzitzaizkion, zutitu zen Jesus eta esan zien:—Zuetan bekaturik gabe dagoenak jaurti diezaiola lehen harria.

8. Eta berriro makurturik, lurrean idazten jarraitu zuen.

9. Haiek, ordea, hori entzutean, banan-banan alde egiten hasi ziren, zaharrenetatik hasita. Jesus bakarrik gelditu zen, emakumea aurrean zuela.

10. Jesusek zutitu eta esan zion:—Emakume, non dira salatzaileak? Ez al zaitu inork ere gaitzetsi?

11. Hark erantzun:—Inork ere ez, Jauna.Orduan, Jesusek:—Nik ere ez zaitut gaitzesten; zoaz, eta ez egin berriro bekaturik.)

12. Jesus jendeari mintzatu zitzaion berriro:—Neu naiz munduarentzat argia; niri jarraitzen didana ez da ilunpetan ibiliko, baizik eta bizia ematen duen argia izango du.

Irakurri kapitulu osoa Joan 8