Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 7:48-53 Elizen Arteko Biblia (EAB)

48. Sinetsi ote du harengan buruzagi edo fariseuetakoren batek ere?

49. Baina legea ezagutzen ez duen jendaila hau madarikatua dago.

50. Nikodemok, fariseuetako batek, behinola Jesusengana joan zenak, esan zien:

51. —Zilegi ote dugu geure legearen arabera inor gaitzestea, aldez aurretik berari entzun eta zer egin duen jakin gabe?

52. Besteek erantzun zioten:—Zu ere galilearra ote zaitugu? Aztertu Liburu Santuak, eta ikusiko duzu Galileatik ez dela inoiz profetarik sortu.

53. (Ondoren, nor bere etxera joan zen.

Irakurri kapitulu osoa Joan 7