Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 7:43-52 Elizen Arteko Biblia (EAB)

43. Iritzi kontrajarriak zeuden, bada, jendearen artean Jesusi buruz.

44. Batzuek atxilotu egin nahi zuten, baina inork ez zion eskurik ezarri.

45. Guardiak apaizburu eta fariseuengana itzuli ziren. Hauek galdetu zieten:—Zergatik ez duzue ekarri?

46. Guardiek erantzun zieten:—Ez du sekula inork horrek bezala hitz egin.

47. Orduan, fariseuek:—Zuek ere engainatu al zaituzte?

48. Sinetsi ote du harengan buruzagi edo fariseuetakoren batek ere?

49. Baina legea ezagutzen ez duen jendaila hau madarikatua dago.

50. Nikodemok, fariseuetako batek, behinola Jesusengana joan zenak, esan zien:

51. —Zilegi ote dugu geure legearen arabera inor gaitzestea, aldez aurretik berari entzun eta zer egin duen jakin gabe?

52. Besteek erantzun zioten:—Zu ere galilearra ote zaitugu? Aztertu Liburu Santuak, eta ikusiko duzu Galileatik ez dela inoiz profetarik sortu.

Irakurri kapitulu osoa Joan 7