Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 6:4-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Hurbil zen Pazkoa, juduen jai nagusia.

5. Jesusek, jende asko zetorkiola ikusirik, esan zion Feliperi:—Non erosiko genuke ogia hauei jaten emateko?

6. Zirikatzeko esan zion hori, ongi baitzekien berak zer egin behar zuen.

7. Felipek erantzun zion:—Berrehun denarioren ogia ez litzateke nahikoa bakoitzak puska bat izateko.

8. Haren ikasleetako batek, Simon Pedroren anaia Andresek, esan zion:

9. —Bada hemen bost garagar-ogi eta bi arrain txiki dituen mutiko bat; baina zer da hori honenbesterentzat?

Irakurri kapitulu osoa Joan 6