Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 5:41-45 Elizen Arteko Biblia (EAB)

41. «Ez dut gizakiengandiko ohorerik onartzen.

42. Baina ongi ezagutzen zaituztet eta badakit ez duzuela Jainkoa maite.

43. Neure Aitaren izenean etorria naiz ni, baina zuek ez nauzue onartzen; norbait bere izenean etorriko balitz, hura bai, onartuko zenukete.

44. Nola sinetsiko duzue zuek, elkarri ohore ematen ahalegintzen bazarete eta Jainko bakarrarengandik datorren ohoreaz arduratzen ez?

45. Ez uste izan Aitaren aurrean nik salatuko zaituztedanik; Moisesek berak, zeuen esperantza duzuenak, salatuko zaituzte.

Irakurri kapitulu osoa Joan 5