Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 5:29-40 Elizen Arteko Biblia (EAB)

29. eta hilobietatik aterako direna: on egin zutenak betiko bizirako piztuko dira; gaitz egin zutenak, aldiz, kondenatuak izateko.

30. «Nik neurez ez dezaket deus ere egin: Aitak agintzen didan legez epaitzen dut; eta nire epaia zuzena da, ez baitut helburu neure nahia egitea, bidali nauenarena baizik.

31. «Nik neure buruaren aldeko testigantza egingo banu, nire testigantza ez litzateke baliozkoa izango.

32. Beste batek du nire alde testigatzen, eta jakin badakit haren testigantza baliozkoa dena.

33. Zuek gizatalde bat bidali zenioten Joani, eta hark egiaren alde egin zuen testigantza.

34. Ez dut hau esaten giza testigantzaren beharrik dudalako, zuek salba zaitezten baizik.

35. Joanek argi egiten zuen kriseilu piztuaren antzera, eta zuek alditxo batez bakarrik egon zineten prest haren argiaz gozatzeko.

36. «Nik, ordea, badut neure alde Joanena baino balio handiagoko testigantza: nik betetzeko Aitak nire gain utzitako egintzak, hain zuzen; nik egiten ditudan egintzek testigatzen dute nire alde eta Aitak bidali nauela frogatzen.

37. Eta bidali nauen Aitak berak ere egina du nire aldeko testigantza. Baina zuek ez duzue inoiz haren ahotsik entzun, ez haren aurpegirik ikusi,

38. eta haren hitzak ere ez du zuen baitan lekurik, hark bidaliarengan ez sinesteak erakusten duen bezala.

39. Liburu Santuak arretaz aztertzen dituzue, betiko bizia haietan aurkituko duzuelakoan; horra, bada, Liburu Santuek ere nire alde egiten dute testigantza;

40. halere, ez duzue niregana hurbildu nahi betiko bizia izateko.

Irakurri kapitulu osoa Joan 5