Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 4:37-45 Elizen Arteko Biblia (EAB)

37. Honetan bai betetzen dela esaera: «Batek erein, bestek uzta bildu».

38. Zeuek landu ez duzuena biltzera bidali zaituztet nik; besteak nekatu dira lanean, eta zuek jasotzen duzue haien nekearen fruitua.

39. Hiri hartako samariar askok sinetsi zuen Jesusengan emakumeak emandako testigantzagatik: «Egin dudan guztia esan dit».

40. Beraz, samariarrek, Jesusengana etorri zirenean, beraiekin gelditzeko eskatu zioten Jesusi, eta bi egunez egon zen han.

41. Jesusen mezua entzutean, askoz gehiagok sinetsi zuten,

42. eta emakumeari esaten zioten: «Orain ez dugu zure esanarengatik bakarrik sinesten; geuk entzun dugu, eta badakigu, egiaz hauxe dela munduaren Salbatzailea».

43. Bi egunen buruan, handik irten eta Galilearantz jarraitu zuen.

44. Jesusek berak aitortua zuen profeta ez dutela bere herrian aintzat hartzen.

45. Halere, Galileara iritsi zenean, galilearrek harrera ona egin zioten. Izan ere, Jerusalemen izanak ziren beraiek ere Pazko-jaietan, eta ikusia zuten Jesusek orduan egindako guztia.

Irakurri kapitulu osoa Joan 4