Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 21:8-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Gainerako ikasleak txalupaz joan ziren, sarea arrainekin tiraka zekartela, lehorretik hurbil baitziren, ehunen bat metrora.

9. Lehorreratzean, su-txingarrak ikusi zituzten, gainean arrain bat zela, eta ogia.

10. Jesusek esan zien: «Ekarri harrapatu berri dituzuen arrainetariko batzuk».

11. Igo zen ontzira Simon Pedro eta lehorrera atera zuen sarea, ehun eta berrogeita hamahiru arrain handiz betea. Eta, hainbeste izanik ere, ez zen sarea apurtu.

12. Jesusek esan zien: «Etorri gosaltzera».Ikasleetako inor ez zen ausartzen nor zen galdetzera, ongi baitzekiten Jauna zena.

Irakurri kapitulu osoa Joan 21