Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 21:22-25 Elizen Arteko Biblia (EAB)

22. Jesusek erantzun zion:—Ni itzuli arte hori gelditzea nahi baldin badut, zuri zer? Zuk jarraitu niri.

23. Hitz hauek zirela eta, ikasle hura hilko ez zelako zurrumurrua zabaldu zen senideen artean. Jesusek, ordea, ez zion esan ez zela hilko, beste hau baizik: «Ni itzuli arte hori gelditzea nahi baldin badut, zuri zer?»

24. Ikasle huraxe da gauza hauetaz guztiez testigantza egin duena eta idatzi dituena, eta guk ongi dakigu egiazkoa dela haren testigantza.

25. Beste gauza asko ere egin zituen Jesusek. Guztiak banan-banan bilduko balira, nik uste mundu osoan ere ez liratekeela sartuko idatz litezkeen liburuak.

Irakurri kapitulu osoa Joan 21