Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 21:13-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Orduan, Jesusek, hurbildurik, ogia hartu eta eman egin zien, baita arraina ere.

14. Hirugarren aldia zen hau, Jesus, hildakoen artetik piztu ondoren, bere ikasleei agertzen zitzaiena.

15. Gosaldu zutenean, Jesusek esan zion Simon Pedrori:—Simon, Joanen semea, maiteago al nauzu hauek baino?Hark esan zion:—Bai, Jauna, badakizu maite zaitudana.Orduan, Jesusek:—Larra itzazu nire bildotsak.

16. Bigarrenez galdetu zion Jesusek:—Simon, Joanen semea, maite al nauzu?Pedrok, berriro:—Bai, Jauna, badakizu maite zaitudana.Jesusek, orduan:—Zaindu nire ardiak.

17. Hirugarrenez galdetu zion Jesusek:—Simon, Joanen semea, maite al nauzu?Pedro goibeldu egin zen maite al zuen hirugarrenez galdetu ziolako, eta erantzun zion:—Jauna, zuk dena dakizu, zuk badakizu maite zaitudana.Orduan, esan zion Jesusek:—Larra itzazu nire ardiak.

18. Bene-benetan diotsut: Gazteago zinenean, zeuk lotzen zenuen gerrikoa eta nora joan erabakitzen; zahartzean, ordea, zuk besoak luzatu eta beste batek lotuko dizu gerrikoa eta nahi izango ez duzun lekura eramango zaitu.

19. Horrela, Jainkoari aintza zer-nolako heriotzaz emango zion adierazi zuen Jesusek. Ondoren, esan zion:—Jarraitu niri.

20. Pedrok itzuli eta Jesusek maite zuen ikaslea ondoren zetorrela ikusi zuen, afarikoan, Jesusen bular gainean jarririk, «Jauna, nor da salduko zaituena?» galdetu ziona.

Irakurri kapitulu osoa Joan 21