Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 18:2-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Judasek ere, Jesus salduko zuenak, ezagutzen zuen leku hura, askotan bildua baitzen Jesus han bere ikasleekin.

3. Judas, beraz, tenpluko gudari-taldea eta apaizburu eta fariseuen guardiak harturik, hara joan zen. Armaturik eta zuzi eta argiontziz horniturik zihoazen.

4. Jesusek, ongi baitzekien gertatuko zitzaion guztia, bidera irten eta esan zien:—Noren bila zatozte?

5. Erantzun zioten:—Jesus Nazaretarraren bila.Hark, orduan:—Neu naiz.Han zen guardiekin Judas saltzailea ere.

6. Jesusek «Neu naiz» esan zienean, atzeraka hasi eta lurrera erori ziren.

7. Berriro galdegin zien Jesusek:—Noren bila zatozte?Haiek erantzun:—Jesus Nazaretarraren bila.

8. Eta Jesusek:—Esan dizuet neu naizela; nire bila bazatozte, utzi hauei joaten.

9. Horrela bete zen Jesusek berak esana: «Eman dizkidazunetatik ez dut bat ere galdu».

Irakurri kapitulu osoa Joan 18