Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 18:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hitzaldi horiek bukaturik, Jesus eta ikasleak Zedron erreka igaro eta beste aldean zegoen baratze batera sartu ziren.

2. Judasek ere, Jesus salduko zuenak, ezagutzen zuen leku hura, askotan bildua baitzen Jesus han bere ikasleekin.

3. Judas, beraz, tenpluko gudari-taldea eta apaizburu eta fariseuen guardiak harturik, hara joan zen. Armaturik eta zuzi eta argiontziz horniturik zihoazen.

4. Jesusek, ongi baitzekien gertatuko zitzaion guztia, bidera irten eta esan zien:—Noren bila zatozte?

5. Erantzun zioten:—Jesus Nazaretarraren bila.Hark, orduan:—Neu naiz.Han zen guardiekin Judas saltzailea ere.

6. Jesusek «Neu naiz» esan zienean, atzeraka hasi eta lurrera erori ziren.

7. Berriro galdegin zien Jesusek:—Noren bila zatozte?Haiek erantzun:—Jesus Nazaretarraren bila.

8. Eta Jesusek:—Esan dizuet neu naizela; nire bila bazatozte, utzi hauei joaten.

9. Horrela bete zen Jesusek berak esana: «Eman dizkidazunetatik ez dut bat ere galdu».

Irakurri kapitulu osoa Joan 18